Maitasunez kantatzeko bertso-ipuinak
ZER DA?
ZERGATIK?
Inork ez du horrelako egoerak ematerik nahi, baina eman, ematen dira. Zaintza aringarriak behar dituzten haurrak pertsona handi-handi-handiak dira, egoera zail horretan bere bidea egiten ari direnak. Beraiek jarri nahi ditugu erdigunean, beraientzat gustukoenak diren pertsonaia, egoera eta bestelako elementuak jasota, beraiei bereziki eskainitako bertso-ipuinaren bidez. Haur bakoitzarentzat sortuko den istorioa eta kantua izango da bertso-ipuina.
NOLA?
Jarri Hil Argi Elkartearekin harremanetan eta berehala bideratuko dugu eskaera. Elkarteko kide bat familiarekin harremanetan jarriko da, eta modurik egokiena adostuta, haurrak – baita bere anai-arrebek eta familiako kideek ere – bertso-ipuina sortzeko aukeratu nahi dituzten elementuak jasoko ditu. Elementu hauek bertsolariei emango dizkie bertso-ipuina sortu dezaten, eta ondoren musikariek grabazio batean prestatuko dute. Eta dena prest, haurrari oparitzeko!
Bertso-ipuina haurrarena izango da oso-osorik, eta marrazkiekin, bideoarekin edo nahi den forma ematera gonbidatzen ditugu familia eta lagunak.
NON?
Edozein lekutan dagoen haurrarengana iristeko helburua jarrita dugu. Haurraren eta familiaren beharrak zainduko ditugu.
GEHIAGO JAKIN NAHI?
Intimitatea
- Sortzaileek ez dute nahi inolako aitortzarik, talde bezala parte hartzen dute eta sortutako bertsoak haurrarentzako eskaintzen dituzte oso-osorik.
- Hil Argi Elkartearentzat eta egitasmo honetako partaide guztientzat egitasmo honen inguruko informazioa eta bertsoak intimoak dira eta hala tratatuko dituzte.
Bizitzari kantua
Borondatea
Epeen zaintza
Harremanetarako
Edozein galdera edo zehaztapen behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan